Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena, Peña-Rezusta, Altuna-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta izango dira uztailaren 21ean hasi eta urriaren 1ean amaituko den txapelketan arituko diren pilotariak
Pandemiak sortutako beharrei erantzuteko sortu zen Caixabank Mastersak bere lekua egin du uda pilotazalean eta bere laugarren edizio honetan, betirako fagozitatuko ditu orain arte klasikoak ziren Lekeitio eta Zarauzko feriak. Herri hauetan eta baita Azkoitian ere, Masterseko partidak jokatuko dira, baina feriak hiriburuetara mugatuko dira hemendik aurrera.