Atzo sailkaturiko Artola eta Mariezkurrenaren aurka arituko dira
Atzo erabaki zen binakako finalean partu hartuko duen lehenengo bikotea: Artola-Mariezkurrena II.a 22-10 gailendu baitzitzaien Peña II.a-Albisuri Labriten. Eta gaur argitu da zein izango duten aurrez aurre. Izan ere, Ezkurdiak eta Rezustak aski zuten hamasei tanto egitea Lasoren eta Iztuetaren aurka binakako finalerako sailkatzeko, eta borroka egin behar izan dute lortzeko, baina lortu dute.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/ezkurdia-eta-rezusta-bikoteak-binakako-finalera-sailkatzea-lortu-du_2138947_102.html.