«Ez dut nire burua faboritotzat jotzen, hori pentsatzea akatsa litzateke»

Artola

Iñaki Artola (Alegia, 1994) bere unerik berezienen atarian da. Aitatasuna ate joka duela, amets bat du: 2021ean lesio batek txapela borrokatzetik kanpo utzi zueneko arantza guztiz kentzea. Momentu hura, «presio iturri izatetik motibazio iturri izatera» pasatu dela adierazi du aurrelariak NAIZ Irratian. Lehenago, Larrazabal menderatu beharko luke finalerdietan.

Gauza asko kudeatu behar ditu Iñaki Artolak. Laster aita izatera doa lehenengoz, eta aurrean bere bizitzako pilota partidarik garrantzitsuenak ditu. Bihar, Gasteizko Oguetan, Iker Larrazabalen aurka final handirako txartela jokoan izango du, eta «ilusioz beterik» iritsiko da hitzordura.

Binakako finala jokatu zenuen. Orain Buruz Buruko finalerdietan zaude. Momentu onean sentitzen al zara?

Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-05-17/hemeroteca_articles/ez-dut-nire-burua-faboritotzat-jotzen-hori-pentsatzea-akatsa-litzateke.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Artola
Entrada anterior
Una semifinal de campanillas y otra con relevo en el Manomanista
Entrada siguiente
Altuna III-Laso: semifinal entre campeones