Erakustaldia eman du Aspekoak, batez ere partida hasieran, eta egurra eman dio Unai Lasori: hamabost tanto erreskadan egin ditu, eta garaipena bideratu.
Jokin Altuna nagusi izan da buruz buruko finalerdietan Unai Lasoren aurka, eta Aspekoa merezita sailkatu da finalerako: 22-9 irabazi dio Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ez du errukirik izan, eta egungo txapeldunak jipoitu egin du txapeldunordea; nahieran ibili da Altuna III.a, eta ezinean Laso.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiia-finalera-nagusitasunez_2141966_102.html.