22-10 irabazi diete Irribarriari eta Larunberi, Iruñean, eta Masters torneoko finalerako sailkatu dira. Aurretik, Unai Lasok 22-12 irabazi dio Asier Arteagari, eta lau t’erdiko txapelketa jokatuko du
Berria. Mikel Urrutikoetxeak eta Alvaro Untoriak Masters I. Torneoko finala jokatuko dute bihar. Atzo irabazi zuten lehen finalerdia, Iruñean, eta nagusitasunez nagusitu zitzaizkien Iker Irribarria eta Mikel Larunberi (22-10). Irabazleek gaur ezagutuko dituzte finaleko aurkariak, Oinatz Bengoetxeak eta Beñat Rezustak, Jokin Altuna eta Jona Ander Albisuren aurka jokatuko duten partidan (19:45). Labriten izango da hura ere.