Finaletara iristea da Urrutikoetxeak bere buruari jartzen dion helburua, eta badirudi hori lortuta lasaitu egiten dela. Hura entzunda, inork ez luke esango igandean beste txapel bat jokoan duenik. Itsutu, behintzat, ez du itsutzen
Berria. Euria ari du Zaratamon (Bizkaia). Goiza da eta jende gutxi dabil kalean, baina Mikel Urrutikoetxea ikusten duen bakoitzak gogoratzen dio igandeko finala. Pilotariak adeitsu erantzuten die guztiei, ez da nekatzen. «Jendeak kasu egitea seinale ona da, eta ez nau itotzen. Oso lasai nago».