Iaz tanto bakarragatik egin zion ihes txapelak, eta aitortu du ikusminak presioa eragin diola. Altunak gaizki ekin zion txapelketari, baina gora egin du, eta unerik onenean iritsiko da finalera
Berria. Bazkalostea da Amezketan (Gipuzkoa), ordu lasaia. Pilotalekua hutsik dagoen une bakarrenetakoa da, eta, hala ere, Jokin Altunari pilota bat sinatzeko eskatu diote. Gustura hartzen du gertukoen epeltasuna. Behin eta berriz dio esker on handia diela.