Kontrastez betetako finala izango da igandekoa, Urrutikoetxearen fidagarritasunaren eta Altunaren artearen, orainaren eta geroaren artekoa; eta materialean ere izango da alderik.
Gara. Bizkaia pilotalekuak 2011. urtean ateak ireki zituenetik, sekula ez omen ziren Miribilla auzoko pilotalekuko 3.000 eserlekuak horren azkar agortu. Prezioen jaitsierak, noski, izango zuen zerikusirik, baina atzo Joserra Garaik, pilotalekuaren arduradunak, GARAri adierazi zionez, baita pilotariek ere.