Gara. Jokin Altuna bilakatu zen atzo Euskal Herriko kirol informazioetan protagonista nagusia. Amezketarrak irabazitako Lau eta Erdiko txapelak merezitako oihartzuna izan zuen komunikabide guztietan eta igandeko finalak zeresana emango du datozen aste luzeetan. Final borrokatua, ikusgarria, parekatua, polemika ere izan zuena… Eta txapeldun berria, gaztea, 21 urte besterik ez dituena…