Berria. Lau eta erdiko finalean elkarren aurka aritu eta astebete eskasera izango dira berriro aurrez aurre Jokin Altuna eta Mikel Urrutikoetxea. Binaka ariko dira gaur Iruñean, Labrit pilotalekuan, txapelketako estreinako jardunaldiko bigarren partidan (17:00, ETB1). Altuna III.ak Julen Martija izango du bikotekide, eta Urrutikoetxeak, Ladis Galarza. Txapelketan bezala, faborito argirik ez dago gaurko lehian.
Altuna III.a eta Urrutikoetxea elkarren aurka ariko dira berriro gaur Iruñean
