Hernaniko II. Papelera Zikuñaga Txapelketa atzo hasi zen sei mailatan banatutako 51 bikoterekin. Villabonako Santio txapelketari gaur ekingo diote, eta EHko pala irekiari, asteburuan
Gara. Covid-19ak behartutako geldialdi luzearen ostean, pilota afizionatua ere itzultzeko prest da jada, nahiz eta segurtasun arau zorrotzekin izan. Horrela, datozen egunetan hainbat torneo hasiko dira, edo berrartuko dira, gelditu behar izan zirenen kasuan.