Bakoitzak berean partida ia perfektua jokatu dute laurek baina urdinek horrenbeste jo ostean, amezketarrak atzean egindako tanto batek eman die garaipena gorriei
Zalantzarik ez dago historiora pasako den pelotaria dugula Jokin Altuna eta bere palmaresean falta duen txapel bakarra inoiz baino gertuago dauka amezketarrak. Finalerako txartela igandean bertan lor dezake Elezkano-Zabaleta Laso-Imazi irabazteko gai badira eta halako balentria batek ezin zuen edonolako partida bat izan atzean.