22-19 irabazi dute Altuna III-Martijak gaur arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan, Victor-Albisuren aurka. Finalerdietako bigarren jardunaldia zen. Hurrengo asteburuan jokatuko da azkenekoa.
Tolosaldeko Ataria. Helburua finalerdien hirugarren partidara bizirik iristea zela esan zuen Jokin Altunak eta lortu dute. Lehen partida galdu egin zuten Irribarria-Zabaletaren aurka, eta bigarrena, gaur jokatutakoa, irabazi. Finalerdietako azkena, erabakigarria, Elezkano II-Rezustaren aurka jokatuko dute, hurrengo asteburuan.