Pareko xamar hasi badira ere, aurrea hartu dute Altunak eta Arangurenen. Atzetik jarraika izan dituzte Laso eta Iztueta
Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko partida jokatu dute Lasok eta Iztuetak Altuna III.aren eta Arangurenen kontra, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Partida paretsu hasi dute bi bikoteek, eta aurrea ere hartu diete Lasok eta Iztuetak beste biei (5-7), gutxirako izan bada ere: zazpi tanto egin dituzte segidan Altuna III.ak eta Arangurenek. Hormabiko ikaragarriarekin irauli du Amezketakoak partida, eta gantxoak egiten ere fin aritu da; Aranguren, berriz, partidak aurrera egin ahala hartu du sasoia.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiia-eta-aranguren-lasori-eta-iztuetari-gailendu-zaizkie-astelenan_2136579_102.html.