Peña II.a-Albisuk 4-22 irabazi diete, eta Zornotzan jokatuko dute kanporaketa datorren ostiralean, Jaka-Imazen aurka
Binakakotik kanpo geratu dira Altuna III.a eta Bikuña. Azken-azkeneko neurketak erabaki du txapelketako ligaxkako sailkapena, Aspekoek Jon Ander Peña-Jon Ander Albisuren aurka Donostiako Atano III.ean jokatutakoak: 4-22 gailendu dira urdinak, emozio gutxi izan duen partidan. Matematikak errazak ziren: bikote irabazleak lehian jarraituko du, eta galtzaileak agur esan dio binakakoari.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiia-eta-bikuna-binakako-txapelketatik-kanpo-geratu-dira_2137598_102.html.