Julen Egigurenek 22-13 irabazi du profesional mailako debutean. Itxura oso ona eman du, hamar tanto eginda
Berria. Jokin Altunak 22-10 irabazi zion atzo Peio Etxeberriari, eta lau eta erdiko San Fermin torneoko Aspeko adarreko finalerako sailkatu zen. Amezketarrak Joseba Ezkurdia izango du aurkari, ostiralean, Sopelan (Bizkaia). Irabazlea uztailaren 7ko finalean egongo da.