Final distiratsua jokatuta, Jokin Altunak 22 eta 5 irabazi dio Unai Lasori, eta hirugarrenez jantzi du buruz buruko txapela. Orotara, zortzigarren txapela izan du
2018an lehena, 2021ean bigarrena eta 2024an hirugarrena. Final distiratsua jokatu ondotik, Jokin Altunak hirugarren aldiz jantzi du buruz buruko txapela, Unai Laso 22 eta 5 menderatuta, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Final irekia eta parekatua aurreikusten zuten pilotazale gehienek, baina batere emoziorik ez du izan partidak. Besteak beste, distiratsu aritu delako Altuna III.a, eta ezinean Laso. Lehen tantoa nafarrak egin badu ere, hurrengo hemeretziak jarraian lortu ditu gipuzkoarrak, eta izugarri jokatuta gainera. Sakez zazpi tanto egin ditu, eta piloteoan ere askoz gehiago izan da. Tantoa amaitzerako garaian artistarenak egin ditu Aspeko pilotariak. Txapelketako egunik txarrena izan du, berriz, Lasok, eta bukaeran markagailua itxuratu badu ere, kolpe galanta hartuta geratu da. Triste erretiratu da aldageletara.
+ info: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiiak-hirugarrena_2126024_102.html.