Final ikusgarria jokatu dute Lasok eta biek, eta une erabakigarrian gehiago asmatu du txapeldunak. Hirugarren txapela lortu du kaiolan, bosgarrena profesionaletan
Berria. Historiako pilotaririk handienetako bat erretiratu zela atzo baina, Jokin Altuna ere ez da atzean geratuko martxa honetan. Markak hautsita eta marka utzita agurtu zen kantxetatik atzo Aimar Olaizola, Goizuetan. Ordea, Altuna III.ak ere zenbaki distiratsuak ditu, oraindik 25 urte besterik ez eta. Final ikusgarria jokatu eta Unai Lasori 22 eta 20 irabazi ondotik, lau t’erdiko hirugarren txapela jantzi du amezketarrak, profesionaletako bosgarrena.