Azaroaren 18an jokatuko du Jokin Altunak Ezkurdiaren aurkako Lau eta Erdi Txapelketako finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Partida ikusteko sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai.
Tolosaldeko Ataria. Amezketatik autobusa 15:30ean aterako da, Beartzana ondoko aparkalekutik. Pertsona bakoitzak hiru euro ordainduko ditu, eta hauek autobusera igotzerakoan kobratuko dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 15a izango da, osteguna, 10:00ak arte. Herriko tabernetan emango ahal izango da izena.