Berria. Altuna III.a-Barriolak eta Urrutikoetxea-Imazek binakako txapelketako ligaxkako 11. jardunaldiko partida jokatuko dute gaur, Markinan (17:45). Bi azken sailkatuen arteko partida da. Asegarcekoek ia ezinezko dute finalerdietan sartzea, Aspekoek, aldiz, irabazi beharra daukate itxaropenei eusteko. Eguneko beste partida Iruñean jokatuko da (16:45), Irribarria-Rezusta eta Elezkano II.a-Zabaletaren artean.
Altuna III.a-Barriolak ezin dute hutsik egin azken sailkatuen aurka, Markinan
