Garaipenari esker, sailakapeneko lehen postuan berdinduta daude bi bikoteak. Neurketa osoan zehar aurretik joan dira Altuna eta Mariezkurrena, baina zail jarri diete Elezkanok eta Zabaletak
Berria. Galtzeko gutxi eta irabazteko asko zuten Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak. Binakako Txapelketako zortzigarren garaipena eskuratu dute Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, eta sailkapenean berdindu egin dute parean izan duten bikotearekin, Elezkano II-a eta Zabaletarekin. Ondo bidean, finalerdietan izango dira bi bikoteak, baina nor baino nor gehiago ibili dira gaur; azkenean, 19 eta 22 gailendu dira urdinak.