Jokin Altuna amezketarrak Peio Etxeberriaren aurkako partida galdu du, Bergaran. Altuna III.a 16 eta 12 irabazten joan den arren, 18. tantoan geratu da, eta zenoztarra izan da bigarren jardunaldiko partida irabazi duena.
Tolosaldeko Ataria. Jokin Altuna amezketarrak eta Peio Etxeberria zenoztarrak Bergaran jokatu dute Lau eta Erdiko txapelketako bigarren jardunaldiko partida. 18 eta 22ko emaitzarekin nafarra izan da irabazlea, eta final-laurdenetako ligaxkako bigarren puntua poltsikoratu du.