Bikuñaren lan bikainak lagunduta, airean eraman zituen Amezketakoak Artola eta Mariezkurrena, beren egiazko mailatik oso urruti aritu zirenak
Altunari «aztia» ezizena jarri zionak bete-betean asmatu zuen. Atzo, Bikuña bizkartzain lanetan hartuta, egundoko astindua eman zion Artola eta Mariezkurrena II.a bikote gogorrari. Hala, final-laurdenetarako txartela garaipen bakarrera geratu zaie garaipen honen ostean, Amezketakoak Miribillan magia oneneko saio itzela eskaini eta gero.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-02-03/hemeroteca_articles/altunaren-aztikeriak-aurkariak-izutu-eta-otzanduta-laga-ditu.