Peñak eta Albisuk irabazi egin diete Altuna-Mariezkurrenari, eta azken jardunaldian erabakiko da nor sailkatuko den finalaurrekoetara zuzenean. 17 eta 21 aurretik izan dira Altuna eta Mariezkurrena
Berria. Finalaurrekoa tanto bakarrera izan dute gaur Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak Eibarko Astelena pilotalekuan. Ez dute, ordea, neurketa errematatzen asmatu, eta datorren astera arte itxaron beharko da Binakako Txapelketa nagusiko finalaurrekoetara zuzenean zer bikote sailkatuko diren jakiteko. Peñak eta Albisuk, gaurko irabazleek, berriz, txartela eskuratzeko datorren astean irabaztea besterik ez dute beharko.