Etxebarriko partida hil ala bizikoa izango dela ondo dakien arren, Erik Jakak ez du jokoarekin «espekulatzen hasteko» inolako asmorik
Gara. Binakako Txapelketaren lehen zatia azken fasean sartu den honetan, badira huts egiteko aukera guzti-guztiak agortuak dituzten bikoteak. Aurreko ostiralean Tafallan horren beharrezkoa zuten bigarren puntua eskuratu bazuten ere, asteburuko gainontzeko emaitzek ez zieten askorik lagundu eta Jaka-Martijak beste match ball bat izango dute astelehenean Etxebarrin, aurkari zuzenak dituzten Mikel Urrutikoetxearen eta Ander Imazen aurka.