Ikuskizun bikaina eskaini dute bi pilotariek; alegiarra, gehienetan aginduz, baina mallabitarra, defentsan airoso eta aukerak baliatuz. Hori bai, azken txanpan nekea nabaritu du Elordik eta Artola zuzenean joan da 16-16tik 22-16ra.
Iñaki Artolak lan ederra eginda lortu zuen atzo bere lehen puntua Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Partida gogor eta parekatuan, Aitor Elordi baino freskoago iritsi zen azken txanpara.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-04-13/hemeroteca_articles/artolak-bere-bertute-guztiak-atera-behar-izan-ditu-elordi-menderatzeko.