Jon Mariezkurrena profesionaletara itzuli berri da, Asperekin, Baiko utzi eta hiru hilera. Aitortu duenez, «garai txarrak» pasatu dituzte etxean, baina «aurrera begira» dago jada. Barruan duen guztia emango du eman dioten aukera aprobetxatzeko
Berria. Berehala nabari zaio Jon Mariezkurrenari (Berriozar, Nafarroa, 1999) pozik dagoela. Baina ez du ahaztu nola iritsi zaion aukera. «Greba egin zuten pilotarien indarragatik nago hemen. Izugarri eskertuta nago». Horri lotuta, beste desio bat du: «Unai Laso eta Victor Esteban laster gurekin egotea».