Bakaikoa finalerdietan izango da aurten ere

Joanes Bakaikoa, pozik garaipenarekin

Etxarriarrak 22-9 menderatu du Julen Egiguren final laurdenetako partida erabakigarrian, 16 tanto segidan eginez: 6-9tik zuzenean joan da 22-9ra.

Joanes Bakaikoa B Serieko Buruz Buruko Txapelketaren finalerdietan izango da aurten ere, final laurdenetako partida erabakigarrian Julen Egiguren 22-9 menderatu ondoren. Tolosan jokatutako neurketaren hasiera parekatua eta nahiko gogorra izan bazen ere, bigarren erdian erabat apurtu zen eta etxarriarra, 16 tanto segidan eginez, 6-9tik zuzenean joan zen 22-9ra. Bakaikoak Iraitz Zubizarreta izango du aurkaria maiatzaren 16an, Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko diren finalerdietan.

Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-05-02/hemeroteca_articles/bakaikoa-finalerdietan-izango-da-aurten-ere.

Etiquetas / Etiketak: bakaikoa, egiguren v
Entrada anterior
Ecos del pasado en el Manomanista