Artolak eta Mariezkurrena II.ak 22-18 irabazi diete Elordiri eta Zabaletari, neurketa gogor baten ostean. Ezkurdia eta Rezusta, berriz, aise gailendu dira Jakaren eta Imazen aurka: 22-13.
Binakako Txapelketako bi partida jokatu dira gaur arratsaldean. Markina-Xemeinen (Bizkaia), Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena nagusitu dira Aitor Elordiren eta Jose Javier Zabaletaren aurka, partida lehiatu batean: 22-18. Iruñean, berriz, Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak aise irabazi dute Erik Jakaren eta Ander Imazen aurka: 22-13.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/batek-lehiatuta-besteak-erraz_2136574_102.html.