Altuna III.ak 22-7 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, Tolosan, eta finalerdietarako sailkatu da. Amezketakoak Ezkurdia izango du aurkari
Berria. Txiki geratu zen atzo Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekua; bai baitzeuden arrazoiak. Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken partida jokatzen baitzen; azkena, eta erabakigarria. Jokin Altunak eta Oinatz Bengoetxeak asko zuten jokoan; partida horretako irabazlea Joseba Ezkurdiaren aurka lehiatuko baitzen finalerdietan.