Gaur, egubakoitza, gipuzkoarren arteko lehia izango da Eskuz Binakako Txapelketa barruan (22:00) Oñatin Barriolak min hartuta jarraitzen du. Eta harago ere egin daiteke, aspaldiko partez Debagoieneko bi pilotari izango direlako zein baino zein gehiago, Mendizabal III.a eta Beñat Rezusta. Antzuolakoak Tolosa izango du lagun, eta Bergarakoak Irribarria.