22 urterekin, bigarrenez lortu du buruz buruko txapeldun izatea Iker Irribarriak. Ez dio bere buruari presiorik jarri nahi, eta jarraitutasuna izatea du helburu nagusi orain
Berria. Lehen buruz buruko txapela «bizkorregi» iritsi zela onartu du Iker Irribarriak, txapeldun berriak. 19 urte baino ez zituen orduan. «Ezjakintasun horretan gauzak gehiago kostatzen dira. Bigarren honek, nahiz eta berdin ospatu, beste zapore bat du», adierazi zuen atzo, txapela jantzi eta biharamunean.