Binakako ligaxkaren lehen itzuliaren erdia pasatuta -enpresa bereko bikoteen arteko lehiak amaitu dira dagoeneko lehen buelta honetan-, garai egokia izan daiteke txapelketaren lehen ondorioak ateratzeko. Sailkapenari erreparatuta, zalantzarik ez: 2022ko txapeldunak, Altuna-Martija, azken postuan ikusteak begietara jotzen du, baina kontuan izan behar da amezketarrak ez duela lehen hiru jardunaldietan jokatu eta itzulerako partida Bartzelonakoa bezalako pilotaleku berezi batean egin zuela.