EPELen Eskuz Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatuko dute Ezkurdia-Martija eta Jaka-Zabaleta bikoteek zapatuan, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Norgehiagokarako pilotak aukeratu dituzte gaur goizean. Puntua borrokatzeko gogoz daudela erakutsi dute
Hitza. Zapatuan [urtarrilak 25] Markina-Xemeinen jokatuko den EPELen Eskuz Binakako Txapelketako partiduko pilotak aukeratuta daude. Lau protagonista nagusiak Markina-Xemeinen egon dira gaur [urtarrilak 22] goizean, Uni pilotalekuan jokatuko duten pilota partidarako materiala aukeratzen. Joseba Ezkurdia, Julen Martija, Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta pilotalekuko kantxan aritu dira pilotak probatzen.