Altuna III.ak eta Zabaletak aise irabazi dute Andre Maria Zuriaren Torneoko finala. Amezketarrak jaso du pilotari onenaren saria
Berria. Txapelduna bakarra da pilotan: buruz buruko txapelaren jabe dena. Altuna III.ak, Jose Javier Zabaletaren laguntzaz, estatus horren defentsa irmoa egin zuen atzo Andre Maria Zuriaren torneoko finalean. Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak ezin izan zieten aurre egin gipuzkoarraren artista senari eta nafarraren abiadurari. Apustuetan faborito argirik gabeko partida bazen ere, kantxan ez zen kolorerik egon.