Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz, elkarren kontra: galtzaileek finaletik kanpo geratzeko arriskua dute
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan, larunbatean Labriten eta igandean Astelenan. Iruñeko neurketan lehen jardunaldian irabazle atera ziren Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta elkarren kontra arituko dira. Eibarren, aldiz, punturik batu ez zuten Elezkano II-Zabaletak eta Laso-Imazek jokatuko dute.