Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Iñaki Burutxaga Baineteko zuzendariak ostegun honetan sinatu dute hitzarmena
eitb.eus. EiTBk eta Bainet pilota enpresak esku pilota profesionala eskaintzeko akordioa luzatu dute 2022 urtera arte. Ostegun honetan (urriak 5) EiTBren Bilboko egoitzan, Maite IturbeEiTBko zuzendaria nagusiak eta Iñaki Burutxaga Baineteko zuzendariak sinatu duten hitzarmenari esker, EiTBk profesional mailako hiru pilota jaialdi eskainiko ditu astero esklusiban.