Promozioko Binakakoa irabazi ostean, bigarren txapela irabaz dezake bi hilabete baino gutxiagoan
Gara. Larunbat arratsaldean jokatuko dute Labriten Elordik eta Dariok Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketaren finala. Hitzordu benetan garrantzitsua da pausoak ematen jarraitu nahi duten bi aurrelari gazteentzat, eta bereziki saritu dezake Aitor Elordiren udaberri aparta: larunbatean garaipena lortuz gero, bigarren txapela luke bi hilabete baino gutxiagoan.