Ezkurdia eta Tolosa baino gehiago direla erakutsi dute Elezkanok eta Zabaleta Binakako Txapelketako lehen jardunaldian. 7-7tik 7-22raino heldu dira
Berria. Lehengo lepotik burua. Denbora igaro ez balitz bezala. Iazko Binakako Txapelketako bikoterik onena izan zen Elezkano II.ak eta Zabaletak osatzen dutena, eta berdin hasi dute aurtengoa ere. Mungian (Bizkaia) jokatu dute lehen jardunaldian Ezkurdia-Tolosaren aurka, eta aise irabazi dute.