Pertsona patxadatsuaren itxura eman arren, igandera arteko orduak kontatzen ari da Elezkano II.a, lehen mailako estreinako finala baitu. Beragatik ez, gertukoengatik nahi luke txapela jantzi, haien babesa eta laguntza eskertzeko. Itxaropentsu dago
Berria. Bizitzako egunik atseginenetakoak igarotzen ari da azken aste eta erdian Danel Elezkano. Profesional mailan duela sei urte eskas debuta egin zuenetik, lehen mailako estreinako finala jokatuko du datorren igandean, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Ez du baikortasunik falta.