Aspek Binakako Txapelketatik kanpo utzi du Iker Irribarria. Ostiralean hasiko da lehiaketa, eta maiatzaren 9an jokatuko da finala, Bilbon
Berria. Igandean amaitu zen pilotako urteko azken lehiaketa: Lau eta Erdiko Txapelketa. Eta atseden hartzeko apenas tarterik gabe, atzo aurkeztu zuten datorren sasoiko Binakako Txapelketa, Bilbon, Bizkaia frontoian. Urtea hastearekin batera abiatuko da lehiaketa, ostiralean, Eibarren (Gipuzkoa): Jaka-Martija, Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren aurka arituko dira. Finala, berriz, maiatzaren 9an jokatuko da, Bizkaia pilotalekuan.