Ez zen gorrien egunik onena izan errematean, baina Albisuk 12 pilota laga zituen biltzeke. Peña saiatu zen, eta partida 14-6tik 18-16raino ekarri zuen
Ezkurdiak eta Rezustak ito artekoak eman zizkieten Jon Ander Peñari eta batik bat Jon Ander Albisuri. Ez ziren gorriak errematean batere fin aritu, baina piloteoa mendean izan zuten une oro. Hala, 14-6 ere aurretik izan ziren.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-03-03/hemeroteca_articles/ezkurdia-eta-rezustaren-gaitasun-fisikoak-jon-ander-pena-eta-albisu-ito-ditu.