Jaka eta Laso lehenbiziko aldiz ariko dira finalerdietan. Ezkurdiak 22-17 irabazi zion Jakari San Fermin torneoan
Berria. Iruñean eta Bilbon jokatuko dituzte Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdiak, datorren asteburuan. Larunbatean, Labriten, Joseba Ezkurdia eta Erik Jaka ariko dira (17:45). Bi pilotariok behin jokatu dute elkarren aurka lau eta erdian, San Fermin torneoan, eta 22-17 nagusitu zen Ezkurdia. Igandean, berriz, Jokin Altunak eta Unai Lasok neurtuko dituzte indarrak, Bizkaia pilotalekuan (17:00). Inoiz ez dira aritu elkarren aurka lau eta erdikoan. Bai Jaka, bai Laso, lehen aldiz ariko dira finalerdietan.