Arbizuko aurrelariak erreskadan egin ditu tantoak 11-14tik aurrera, Mendizabalen nekea ondo baliatuz
Joseba Ezkurdia lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxkan da. Arbizuko aurrelaria 11-22 gailendu zitzaion atzo Aitor Mendizabali Labriten. Norgehiagokaren bigarren zatian lortu zuen errenta Ezkurdiak, hasiera estu joan baitzen. Neurketak 47 minutu iraun zuen, eta 252 pilotakada jo ziren.