Berria. Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak osatzen duten bikotea hobera egiten ari da azken asteetan. Horren erakusgarri, atzo 22-16 irabazi zuen Jokin Altuna eta Julen Martija ligaxkako liderren aurka, Mungian. Partida gogorra izan zen, txapelketan orain arte jokaturikoetan pilotakada gehien izan duena (661). Azken txanpan Ezkurdiak errematean asmatu zuelako erabaki zen.
Ezkurdiak eta Zabaletak ez dute agur esan (22-16)
