Partida gogoangarria egin du Amurriokoak. Altunari zaildu egin zaio finalerdietara sailkatzea
Bigarren mailako iazko txapeldunak lehen mailakoari irabazi dio gaur Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa). Amurriokoak Buruz Buruko txapelketan eman duen bigarren ezustekoa da, lehen kanporaketan ere kalean utzi baitzuen Joseba Ezkurdia. Altunari gauzak zaildu dizkio porrotak: hurrengo bi partidak irabazteak ere ez dio bermatzen postu bat finalerdietan.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/ezustekoa-eman-eta-altuna-iiiari-gailendu-zaio-larrazabal_2140417_102.html.