Ezustekoa eman eta Altuna III.ari gailendu zaio Larrazabal

Larrazabal garaipena ospatzen, gaur, Altuna ondoan duela

Partida gogoangarria egin du Amurriokoak. Altunari zaildu egin zaio finalerdietarako sailkatzea.

Bigarren Mailako iazko txapeldunak Lehen Mailakoari irabazi dio gaur Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa). Amurriokoak Buruz Buruko Txapelketan eman duen bigarren ezustekoa da, lehen kanporaketan ere kalean utzi baitzuen Joseba Ezkurdia. Altunari gauzak zaildu dizkio galdu izanak: hurrengo bi partidak irabazteak ere ez dio bermatzen postu bat finalerdietan.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/ezustekoa-eman-eta-altuna-iiiari-gailendu-zaio-larrazabal_2140417_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, larrazabal
Entrada anterior
Iker Larrazabal va muy en serio en el Manomanista
Entrada siguiente
Altuna III es sinónimo de resurrección