Zortzigarren garaipena eskuratu dute Bengoetxea eta Imazen kontra, ligaxkako azken partidan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan
Berria. Altuna eta Martija nagusitu dira partidaren lehen erdian. 3-0 eta 6-2 aurreratu dira lehen tantoetan, baina Bengoetxeak eta Imazek ez diete berehala ihes egiten utzi. 7-5 hurbildu zaizkie. Hortik aurrera, tartea handitzea lortu du finalerdietan izango den bikoteak, eta 16-8 jarri dira aurretik markagailuan.