Lehen jardunaldian gertatu bezalaxe, Elezkanok eta Zabaletak nagusitasun osoz menderatu dituzte Ezkurdia eta Galartza
Gara. Lehen itzuliko neurketan Irunen gertatu bezalaxe, Elezkano II.ak eta Zabaletak oso erraz menderatu zituzten Ezkurdia eta Ladis Galartza atzo Eibarren jokatu zen Binakako Txapelketako partida benetan tristean. Aurrekoan gorriek 3-22 galdu bazuten, atzo 8-22koa izan zen azken emaitza, baina batzuen nagusitasuna eta besteen ezina oso antzekoak izan ziren.