Erik Jakaren hutsunea oso presente izan da bananakoaren aurkezpenean. Bihar hasiko da txapelketa, Azkoitian, eta ekainaren 13an jokatuko da finala, Bilbon. «Oso zail» ikusten dute ikusleak egotea
Berria. Nekez has daiteke okerrago txapelketa bat, hura aurkeztu bezperan txapeldunak jokatzeari uko eginda baino. Bada, horixe gertatu zaio aurtengo buruz burukoari: hura aurkeztu bezperan jakin da azken txapeldunak ez duela jokatuko. Erik Jaka perikarditisak jota dago, eta lau eta zortzi aste bitartean beharko ditu osatzeko. Beraz, ezingo du defendatu iazko azaroan modu ikusgarrian irabazi zuen txapela. Etxean dago jada.